Koronabirusa

33 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko uztailaren 8a

Tolosako Beotibarren dago txertatzeko gunea.

Azken datuen arabera Tolosan 14 atzeman dituzte, Amasa-Villabonan 6, Asteasun 4, bina Berrobin, Ibarran eta Zizurkilen, eta bana Alegia, Berastegi eta Iruran. Tolosa eremu gorrira pasa da.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 9.260 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 649 (%7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 260 atzeman zituzten, tartean, 33 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (270,41) kolore horian dago eta Tolosa (422,68) kolore gorrira igo da. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (178,70), Ibarrakoa (280,58) eta Villabonakoa (244,22) kolore horian daude eta Tolosakoa (393,87) laranjan. Tolosaldeko ESIa (263,77) horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 18  pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 25 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!