Koronabirusa

28 positibo berri azken egunean

Ataria 2021eko uztailaren 7a

Tolosan 18, Ibarran eta Amasa-Villabonan 3na, Asteasun 2 eta Ikaztegietan eta Larraulen positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.984 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 609 (%6,8) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 257 atzeman zituzten, tartean, 28 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (169) kolore horian dago eta Tolosa (350) kolore laranjara igaro da. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (163), Ibarrakoa (216) eta Villabonakoa (169) kolore horian daude eta Tolosakoa (326) laranjan. Tolosaldeko ESIa (214) horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 19 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 51 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 25 pertsona ZIUn daude. Bestalde, ekainaren 28tik uztailaren 4ra COVIDaren ondorioz 6 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!