Koronabirusa

27 positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021ko uzt. 6a, 12:32

Tolosan 9, Altzon, Ibarran eta Amasa-Villabonan 4na, Zizurkilen 2 eta Albizturren, Asteasun, Berrobin, eta Lizartzan positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 10.042 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 486 (%4,8) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 170 atzeman zituzten, tartean, 27 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (152) eta Tolosa (257) kolore horian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (148), Ibarrakoa (191), Tolosakoa (244) eta Villabonakoa (150) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa (178) horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 58 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 30 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!