Koronabirusa

42 positibo ostiraletik igandera

Ataria 2021eko uztailaren 5a

Tolosan 27, Asteasun 5, Ibarran, Iruran eta Zizurkilen bina eta Anoetan, Berrobin, Bidania-Goiatzen eta Amasa-Villabonan bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 5.305 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 367 (%6,9) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 18 (Tolosan 11, Asteasun 4, Ibarran 2 eta Anoetan 1) atzeman zituzten. Larunbatean, 5.331 test egin ostean, 351 (%6,6) positibo izan ziren. Tolosaldean, 11 (Tolosan 8, Asteasun, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bana) izan ziren. Ostiralean, berriz, 8.417 test egin zituzten eta 498 (%5,9) izan ziren positiboak. Tolosaldearen kasuan, 13 (Tolosan 8, Iruran 2 eta Berrobin, Bidania-Goiatzen eta Zizurkilen bana) atzeman zituzten.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (84) eta Tolosa (216) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (89), Ibarrakoa (104), Tolosakoa (206) eta Villabonakoa (118) horian daude. Tolosaldeko ESIa (139) ere kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 9 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 50 pertsona daude ospitaletan, eta COVIDa duten 36 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, Ertzaintzak jakinarazi du hiru pertsona atxilotu dituztela bart Tolosako txertaketa gunean lapurreta egiten saiatzeagatik. Ordenagailuak lapurtzen saiatu dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!