Julen Gabirondo nagusitu da Gipuzkoako Txapelketan

Ataria 2021eko uztailaren 5a

Mikel Lizartza tolosarra hirugarren izan da Asteasun jokatutako Gipuzkoako Sega Txapelketan. Bigarren Jon Otegi oiartzuarra sailkatu da.

Gabirondo urnietarra sasoiko dagoela erakutsi zuen atzo goizean Bulano baserriko lurretan egindako lehian. Ohiko eran izan zen txapelketa, hau da, ordubetean zeinek belar kilo gehiago moztu. Gabirondok 4.946,7 kilo moztu zituen, Otegik 4.343 kilo eta Lizartzak 3.795 kilo.

Argazkiak: Leyre Carrasco

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!