Koronabirusa

Zazpi positibo Tolosaldean

Ataria 2021eko uztailaren 2a

Tolosan sei eta Amezketan positibo bat izan da azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.628 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 406 (%6,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 170 atzeman zituzten, tartean, zazpi Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (67) eta Tolosa 92) kolore horian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (74), Ibarrakoa (89), Tolosakoa (86) eta Villabonakoa (62) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa (79) horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 63 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 33 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!