Gipuzkoako txapela, jokoan

Ataria 2021eko uztailaren 1a

Orain bi urte jokatutako azken Gipuzkoako Txapelketaren sari banaketa.

Gipuzkoako Sega Txapelketa jokatuko dute, igandean, Asteasun. Saioa 12:00etan izango da, eta Bulano baserriaren lurretan jokatuko da.

Bertan izango dira Mikel Lizartza tolosarra, Julen Gabirondo urnietarra eta Jon Otegi oiartzuarra. Sarrerak salgai jarri dira www.kutxabank.es webgunean.

Bestalde, Almitzak antolatzen duen Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligako hirugarren eta azken saioa egingo da etzi, Etxalekun (Imotz bailaran), 18:00etan hasita. Azken saioa izanik, finala ere izango da eta bertan erabakiko dira aurtengo txapelketaren irabazleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!