Koronabirusa

Bederatzi positibo azken egunean

Ataria 2021eko uztailaren 1a

Tolosan sei eta Alegian, Iruran eta Orendainen positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.516 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 388 (%5,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 165 atzeman zituzten, tartean, bederatzi Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (67) eta Tolosa (77) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (74), Ibarrakoa (89), Tolosakoa (72) eta Villabonakoa (62) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa (70) ere horian dago.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 20 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 62 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 32 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!