Koronabirusa

Zazpi positibo azken egunean

Ataria 2021eko ekainaren 29a

Ibarran lau, Tolosan bi eta Amasa-Villabonan positibo bat atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.676 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 174 (%2,6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 63 atzeman zituzten, tartean, zazpi Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (67) eta Tolosa (61) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Tolosakoa (50) eta Villabonakoa (57) kolore berdean daude eta Alegiakoa (74) eta Ibarrakoa (102) horian. Tolosaldeko ESIa (58) berdean dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 25 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 64 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 32 pertsona ZIUn daude

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!