Bazterrak koloreztatu dituzte bazterketaren aurka

Ataria 2021eko ekainaren 28a

LGTBI komunitatearen eguna da ekainaren 28a. Amasa-Villabonan, eta Lurgatz taldeak bultzatuta, Olaederra kiroldegi ondoko hesia margotu dute ortzadarraren kolorez; Anoetan, plazako eskailerak margotzen jardun dute herritarrek.

Lurgatz talde feministaren ekimenez, LGTBI kolektiboaren harrotasun egunean, Olaederra kiroldegi ondoko hesia margotu dute. Ekimenarekin bat egin du Akain Aiztondoko neska gazteen taldeak eta hesiaren margotzea babestu du Amasa-Villabonako Udalak.

“Oso esanguratsua izan da betidanik mugimendu feministarentzat egun hau, markatuta dago gure agendan. Ekimenarekin ikusarazi nahi dugu kolore anitzeko pertsonak gaudela herrian“, esan dute Lurgatz eta Akain taldeetako kideek.

Anoetan ere aniztasunaren alde

Anoetako plazan Herria koloreztatu ekimena egin dute arratsaldean. Anoetako Emakumeek eta Matraka talde feministak Anoetako Udalarekin batera antolatu margotze ekitaldia. Plazan, udaletxeko aldamenean dauden eskailerak ortzadarraren kolorez margotu dituzte auzolanean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!