Osasun sailak emandako datuen arabera, 4.821 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 142 (%2,9) positiboak izan ziren. Tolosaldean ez zuten positiborik atzeman. Larunbatean, 4.656 test egin zituzten, eta 145 (%3,1) izan ziren positiboak. Tolosaldean ez zen positiborik izan. Ostiralean, berriz, 6.481 test eginda, 208 (%3,2) izan ziren positiboak. Tolosaldean bi positibo izan ziren, Alegian eta Amasa-Villabonan bana.
5.000 biztanle baino gehiago dituzten herriei dagokienez, Amasa-Villabona (50) kolore berdean dago, eta Tolosa (67) horian. Osasun eremuei dagokienez, Ibarrakoa (51) eta Villabonakoa (50) kolore berdean daude eta Alegiakoa (89) eta Tolosakoa (62) horian. Tolosaldeko ESIa (55) berdean dago.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 48 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 34 pertsona ZIUn daude.