Koronabirusa

Positiborik ez Tolosaldean

Ataria 2021eko ekainaren 25a

Ez dute COVD-19an positiborik atzeman eskualdean azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 5.312 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 217 (%4,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 89 atzeman zituzten, guztiak eskualdetik kanpo.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (84) eta Tolosa (97) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (74), Ibarrakoa (102), Tolosakoa eta Villabonakoa (91 eta 62, hurrenez hurren) kolore horian daude. Tolosalde ESIa (70) horian dago. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 24  pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 34 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!