Pilotako Euskal Ligako finalerdiak, jokoan

Ataria 2021eko ekainaren 25a

Intxurre taldeko Aratz Irazustabarrena eta Julen Alberdi.

Euskal Herriko kluben arteko txapelketako finalerdiak jokatuko dira asteburuan. Intxurrek Mundarroren aurka jokatuko du eta Tolosak Lemoaren aurka.

Eskuzko modalitatean, binaka nagusien mailan, Euskal Liga jokatu da bi taldeetan banatuta eta talde bakoitzeko lehenak eskualdekoak izan dira. A Taldean Tolosa eta B Taldean Intxurre nagusitu dira. Finalerdiak etxean jokatuko dituzte, beste taldeko bigarrenaren aurka.

Alegiako klubari dagokion finalerdia Elorri pilotalekuan izango da, gaur, 19:30ean. Mundarro izango dute aurkari, eta ikusleak sartu ahalko dira frontoian. Intxurreko bikotea Julen Alberdi zizurkildarrak eta Aratz Irazustabarrena alegiarrak osatu dute eta jokatutako partida guztiak irabazi dituzte Ligan. Beste finalerdia igandean, 11:00etan, Amezketan izango da Tolosa eta Lemoaren artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!