Koronabirusa

Positibo bakarra izan da Tolosaldean

Ataria 2021eko ekainaren 24a

Asteasun atzeman dute eskualdean izan den positibo bakarra.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.786 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 175 (%2,6) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 52 atzeman zituzten, tartean, bakarra Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (84) eta Tolosa (113) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (89), Ibarrakoa (127), Tolosakoa eta Villabonakoa (62) kolore horian daude. Tolosalde ESIa (77) horian dago. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 19 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 65 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 35 pertsona ZIUn daude.

 

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!