Urteko txarrena erreta

Irati Saizar Artola 2021eko ekainaren 24a

San Joan bezpera eguna suaren bueltan elkartzeko eguna izan ohi da. Beroa, baina atzokoan, negu giroak hartu zion udari lekukoa. Hala eta guztiz ere, Tolosaldeak jakin zuen suak piztu, eta txarrena errez, onenari dei egiten.  

San Joan nekez etorri eta azkar joan, dio esaera zaharrak. Aurtengoa, gogoan izan da, batez ere, eguraldi txarragatik. Eskualdeko herri, etxe eta baserrietan urteko txarrena erretzeko baliatu zituzten San Joan suak, eta datorrenari etorkizun hobea eskatzeko baliatuko zuten askok.

Atzo, euria eginagatik, esaterako, Berastegi, Altzo eta Zizurkilen eguraldiari aurre egiten asmatu zuten. Aterpea bilatuta edota euritan, suak piztu eta ohitura zaharrak gogoan, ekitaldi ezberdinak egin zituzten.

Berastegin Gimnastika erritmikoko ikasleen ikuskizuna; dantza eskolako haurren emanaldia; Berastegiko soka-dantza; musika eskolako ikasleen kontzertua eta sua piztu zuten txorimaloak sutara botaz. Altzon, Solstizio festa egin zuten. Artea dantza taldea eta Intujai Teatro antzerki konpainiaren eskutik emanaldi ederra ikusi zuten, eskolako aterpea lagun hartuta. Zizurkilen, eguraldi traketsera moldatzen jakin zuten, eta su batzuk piztu eta dantza egiteko baliatu zuten, ibilbidea egokituta.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!