Tabletak badu jabea

Ataria 2021eko ekainaren 23a

Aurten ere udako zozketa berezia egin du TOLOSALDEKO ATARIAK proiektua egunero jarraitzen duten herritarrak eskertzeko helburuz. Zitu informatikaren eskutik, Lenovo M10 HD tablet bikaina zozkatu du, eta Kepa Ormaetxea Etxeberria tolosarra — irudian, bere semea tabletarekin— izan da irabazlea. Ohi bezala, jarraipen zabala izan du zozketak, 350 parte hartzailerekin, eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkie ATARIAK parte hartu duten guztiei.

 

Teknologia aurreratuena garatzen dugu gure bezeroak lehiakorragoak izan daitezen

943 215 270  ·  zitu.net  ·  info@zitu.net

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!