Koronabirusa

Lau positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko ekainaren 23a

Amasa-Villabonan bi eta Adunan eta Ibarran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.716 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 187 (%2,8) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 70 positibo atzeman zituzten, tartean, 4 Tolosaldean. 

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (50) kolore berdean dago eta Tolosa (144) horian. Osasun eremuei begiratuta, Villabonakoa (56) berdean dago, eta Alegiakoa (89), Ibarrakoa (140) eta Tolosakoa (129) horian daude. Tolosalde ESIa (85) horian dago. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 18 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 68 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 40 pertsona ZIUn daude. Bestalde, ekainaren 14tik 20ra bitarte COVIDaren eraginez 3 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!