2021/07/10 10:00
Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emakumeentzat Atxondo ingurura irteera antolatu du. Uztailaren 10ean egingo dute egunpasa, eta helburuen artean Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo emakumeek elkar ezagutzea eta elkarrekin ekimenak egitera animatzea dute. Anboto ingurua aukeratu dute bisita egiteko, eta Amillena emakumeen kooperatiba ezagutuko dute.
10:00ak aldera autobusez irtengo dira Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo plazetatik pasaz. 11:30ak alderako Arrazolako Bentara iritsiko lirateke auzoa ezagutu eta Amillenako proiektua azalduko diete, eta Amillena jatetxean bertan, bertako eta inguruko produktuak jateko aukera izango dute. 14:00etan bazkaltzera joango dira, eta 16:30ean, etxerako bidea hartuko dute.
Irteera joan nahi dute emakumeek izena emateko saiaz@saiaz.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute, edo 646 478 414 telefono zenbakira deitu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?