Koronabirusa

Lau positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko ekainaren 22a

Adunan bi eta Alegian eta Tolosan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.492 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 146 (%1,9) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 31 positibo atzeman zituzten, tartean, 4 Tolosaldean. 

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (50) kolore berdean dago eta Tolosa (144) horian. Osasun eremuei begiratuta, Villabonakoa (56) berdean dago, eta Alegiakoa (89), Ibarrakoa (165) eta Tolosakoa (139) horian daude. Tolosalde ESIa (91) horian dago. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 23 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 66 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 45 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!