Emakumeentzat Atxondora irteera antolatu dute

Ataria 2021eko ekainaren 22a

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emakumeentzat Atxondo ingurura irteera antolatu du. Uztailaren 10ean egingo dute egunpasa, eta helburuen artean Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo emakumeek elkar ezagutzea eta elkarrekin ekimenak egitera animatzea dute.

Emakumeen Foroan ateratako ideiari forma eman, eta Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak egunpasa antolatu dute lau herrietako emakumeentzat. Atxondora joango dira.

Egunpasaren helburua Saiaz mankomunitatea osatze duten Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo emakumeek elkar ezagutzea eta elkarrekin ekimenak egitera animatzea dute. Anboto ingurua aukeratu dute bisita egiteko, eta Amillena emakumeen kooperatiba ezagutuko dute.

10:00ak aldera autobusez irtengo dira Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo plazetatik pasaz. 11:30ak alderako Arrazolako Bentara iritsiko ginateke auzoa ezagutu eta Amillenako proiektua azalduko diete, eta Amillena jatetxean bertan, bertako eta inguruko produktuak jateko aukera izango dute. 14:00etan bazkaltzera joango dira, eta 16:30ean, etxerako bidea hartuko dute.

Irteera joan nahi dute emakumeek izena emateko saiaz@saiaz.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute, edo 646 478 414 telefono zenbakira deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!