Koronabirusa

Lau positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko ekainaren 21a

Tolosan hiru eta Ibarran positibo bat atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 4.015 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 98 (%2,4) positiboak izan ziren. Tolosaldean, bi (biak Tolosan) atzeman zituzten. Larunbatean, 5.502 test eginda, 161 (%2,9) positibo atzeman zituzten. Tolosaldean, positibo bakarra atzeman zuten, Tolosan. Ostiralean, berriz, 5.614 test egin zituzten, eta horietatik, 168 (%3,0) izan ziren positiboak. Tolosaldean, positibo bakarra atzeman zuten, Ibarran.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrietan, Amasa-Villabona (50) kolore berdean dago eta Tolosa (170) horian. Osasun eremuei dagokienez, Villabonakoa (50) kolore berdean dago, eta Alegiakoa (74), Ibarrakoa (191) eta Tolosakoa (163) horian daude. Tolosaldeko ESI ere kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 16 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 69 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!