Bigarrengo bandera lortzetik gertu egon dira

Ataria 2021eko ekainaren 21a

Tolosaldea trainerua, irudian gertuena, Getariako estropadaren hasieran. JOSU Z

Tolosaldeak bigarren egin du Getariako estropadan, Deustoren atzetik. Larunbateko estropadan izandako postuak aldatu dituzte.

ETE ligako bigarren estropada egin zen atzo goizean Getariako uretan. Tolosaldea trainerua larunbatean etxeko bandera lortzetik zetorren, eta bigarrenaren bila joan ziren arraunlariak. Oraingo honetan, baina, Deusto trainerua bizkorrago aritu zen, beraien lehen bandera lortuz.

Deustok 10.38,63eko denbora egin zuen, eta Tolosaldeak bost segundo gehiago behar izan zituen, 10.43,96eko denbora eginez. Hirugarren Hibaika izan zen, 10.50,43eko denborarekin. Bigarren estropadaren ondoren, beraz, Deusto eta Tolosaldea daude ligaren sailkapeneko lehen postuan, bakoitza 21 punturekin. Ondoren Hibaikak 17 puntu ditu eta San Juan dago laugarren postuan 15 punturekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!