Bigarrengoan ere etxeko bandera etxera

Ataria 2021eko ekainaren 19a

Tolosaldeko II. Bandera irabaziz ekin dio aurten ere ETE ligari Tolosaldea traineruak.

Hori zen arraunlarien asmoa, eta lortu dute helburua betetzea. Pasa den urtean Tolosaldeko I. Bandera jokatu zen estreinakoz eta hura irabaztea lortu zuten eskualdeko arraunlariek. Bada, lorpen horrekin ekin nahi zioten aurten ere ETE ligari, eta etxeko bandera etxera ekarri dute. Tolosaldea trainerua 11:26:80ko denborarekin lehenengoa izan da Pasaiako badian. Bigarren Deusto geratu da lau segundora, eta hirugarren, San Juan, 13 segundora.

Euren atzetik geratu dira, Hibaika 16 segundora, Zumaia 18 segundora, Ondarroa 31 segundora, Isuntza 34 segundora, Zarautz 50 segundora, Lutxana 52ra, Lapurdi minutu bat eta 16 segundora eta Castro minutu bat eta 25 segundora.

ETE ligak bihar jarraituko du. Hain justu, Getarian izango dute bigarren jardunaldia. Pasa den urtean maila oso ona erakutsi zuen Tolosaldeak, hamabi banderetatik bederatzi lortuta.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!