ZOZKETA BEREZIA

Tablet baten zozketa berezia udako oporretarako

Ataria 2021eko ekainaren 20a

TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte zozketa honetan! Parte hartzeko azken eguna gaurkoa izango da.

TOLOSALDEKO ATARIA-n  udako zozketa berezia jarri dugu martxan. Udako oporretara eraman ahal izateko Lenovo M10 HD tablet bikain hau zozketatuko dugu ZITU informatikaren eskutik. 

Lenovo M10 HD tabletaren ezaugarriak:

  • 10 pulgada
  • Android 10 sistema operatiboa
  • 64GB-eko memoria

Zozketan parte hartzeko klikatu hemen

 

Teknologia aurreratuena garatzen dugu gure bezeroak lehiakorragoak izan daitezen

943 215 270  ·  zitu.net  ·  info@zitu.net

 

Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da: 

  • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, ZITU idatzi beharko dute.
  • Parte hartzeko azken eguna: ekainaren 20, igandea (asteburuan internetez soilik parte hartuko da).
  • Astelehenean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
  • Astearteko 12:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
  • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
  • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
  • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
  • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
  • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
  • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!