Finalera iristea oso zaila dute

Ataria 2021eko ekainaren 18a

Alegiarren eta oiartzuarren arteko finalerdiaren joaneko jardunaldia Alegian jokatu zen.

Herriarteko Txapelketan, eskuz Alegiak gaur arratsaldean jokatuko ditu finalerdiko itzulerako partidak. Gomazko paletaz, Tolosak bihar jokatuko ditu.

Alegiak gaur arratsaldean jokatuko du, 19:00etan hasita, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, itzulerako jardunaldia. Oso zaila du kanporaketari buelta ematea, etxean 0-3 galdu eta gero: 0-22, 16-22, 5-22. Beste finalista Azpeitia eta Astigarraga artean erabakiko da; Azpeitia doa irabazten 2-1.

Gomazko paletaz, Tolosa ere egoera berean dago. Azkoitiaren aurka 3-0 galdu zuen joaneko jardunaldian: 20-6, 20-8, 20-15. Bihar jokatuko dituzte itzulerako partidak, Tolosa etxeko talde bezala, Irurako udal pilotalekuan, 17:00etatik hasita. Beste finalista erabakita dago: Donostia izango da, Zarautzek txapelketa utzi behar izan baitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!