Koronabirusa

Lau positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko ekainaren 18a

Tolosan hiru eta Alegian positibo bat atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 6.196 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 165 (%2,7) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 35 atzeman zituzten, tartean, lau Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (83) eta Tolosa (195) horian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (74), Tolosakoa (192) eta Villabonakoa (81) horian daude, eta Ibarrakoa (306) laranjan. Tolosaldeko ESIa (131) horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 19  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 71 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 51 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!