Zientzia proiektuak aukeztu dituzte

Ataria 2021eko ekainaren 18a

Bizilabe 1 1624013734090
Bizilabe 2 1624013734620
Bizilabe 3 1624013735104
Bizilabe 4 1624013735806
Bizilabe 5 1624013736547
Bizilabe 6 1624013737313
Bizilabe 7 1624013738034
Bizilabe 8 1624013738942
Bizilabe 9 1624013739592
Bizilabe 10 1624013740530
Bizilabe 11 1624013741268
Bizilabe 12 1624013741812
Bizilabe 13 1624013742752
Bizilabe 14 1624013743526
Bizilabe 15 1624013744425
Bizilabe 16 1624013745081
Bizilabe 17 1624013746035
Bizilabe 18 1624013746694
Bizilabe 19 1624013747322
Bizilabe 20 1624013747938
Bizilabe 21 1624013748819
Bizilabe 22 1624013749520
Bizilabe 23 1624013750035
Bizilabe 24 1624013750798
Bizilabe 25 1624013751106
Bizilabe 26 1624013751734
Bizilabe 27 1624013752105
Bizilabe 28 1624013752598
Bizilabe 29 1624013753109
Bizilabe 30 1624013753476

Tolosaldeko 10 eta 14 urte arteko gazteek Bizilabe proiektuaren barruan ikasturtean zehar egin dituzten lanak partekatzeko aukera izan dute. Zientziari eta teknologiari lotutako proiektuak garatu dituzte azken hilabeteetan.

Tolosaldea Garatzenek eta Elhuyarrek sustaturiko Bizilabe Tolosaldea 2020-2021 ikasturtea amaierara iritsi da. Hori dela eta ekitaldia egin dute Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan. Bizilabeko 10-14 urte bitarteko gazteek urtean zehar egindako zientzia eta teknologia esperimentu eta proiektuak aurkeztu dituzte guraso, lagun eta agintarien aurrean. 

Tolosaldea Garatzeneko Garbiñe Mendizabal Ormazabalek eta Elhuyarreko Leire Ferro Leturiak eman diete ongietorria bertaratuei. Segidan, Saioa Aramburu Echezarretak, Bizilabeko gidariak, urtean zehar egindakoa azaldu die. Ondoren, gazteek, taldeka aurkeztu dituzte proiektu eta esperimentuak: ihes-gela, mikroskopioa, koloretako planetak, 3D betaurrekoak, arduino plakez irekitzen diren kutxak, itsasontziak, etab. Estatuko zein nazioarteko ikerketek erakusten dute, halako bizipenek garrantzia handia dutela, hainbat zeharkako konpetentzia lantzearekin batera, zientzia eta teknologiarako bokazioa pizten laguntzen baitute. 

Senideek ez ezik, Olatz Peonek, Tolosako alkateak, Amagoia Agirrek, Amasa-Villabonako Hezkuntza zinegotziak, eta Iñaki Pakeak, Tolosaldea Institutuko zuzendariak ere arretaz entzun dituzte gazteen azalpenak. 

Ekitaldiari amaiera emateko, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuan kokatzen den Domotek enpresan bisita gidatua jaso dute bertaratuek. Koldo Artolaren azalpenen bidez, martxan dituzten hainbat proiektu ezagutu dituzte eta bertako langileekin gertuko harremana izan dute. Bizilaberen helburuekin bat dator, izan ere, zientzia- eta teknologia-bokazioak pizteko, garrantzitsua da eskualdeko jarduna eta bertako langileak ezagutzea. 

Bizilabeko arduradunek gogoratu dute jada zabalik dagoela datorren ikasturterako izen ematea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!