Koronabirusa

Lau positibo izan dira Tolosaldean azken egunean

Ataria 2021eko ekainaren 17a

Tolosan hiru eta Berastegin positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.692 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 190 (%2,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 38 atzeman zituzten, tartean, lau Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101) eta Tolosa (195) horian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (59) kolore berdean dago, Tolosakoa (192) eta Villabonakoa (100) horian daude eta Ibarrakoa (382) laranjan. Tolosaldeko ESIa (146) horian dago.

 Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 10 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 69 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 53 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!