Koronabirusa

Positibo bakarra Tolosaldean

Ataria 2021eko ekainaren 16a

Baliarrainen atzeman dute eskualdean izan den positibo bakarra.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.236 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 146 (%2,0) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 35 atzeman zituzten, tartean, bat Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (135) eta Tolosa (216) kolore horian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (44) berdean dago, Tolosakoa (211) eta Villabonakoa (112) horian daude eta Ibarrakoa (420), gorrian dago. Tolosaldeko ESIa (166) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 23 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 84 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 54 pertsona ZIUn daude. Bestalde, ekainaren 7tik 13ra bitarte, COVIDaren ondorioz 9 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!