Koronabirusa

Bost positibo azken egunean

Ataria 2021eko ekainaren 15a

Tolosan hiru eta Alegian eta Berastegin positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.006 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik, 142 (%1,8) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 35 atzeman zituzten, tartean, Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (185) eta Tolosa (242) kolore horian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (44) berdean dago, Tolosakoa (240) eta Villabonakoa (137) horian daude eta Ibarrakoa, gorrian dago. Tolosaldeko ESIa (188) kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 30 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 96 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 59 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!