Alaitz Imazek aurretik jarraitzen du

Ataria 2021eko ekainaren 14a

Alaitz Imazek aurretik jarra 3 1623680506702
Alaitz Imazek aurretik jarra 1 1623680505876
Alaitz Imazek aurretik jarra 2 1623680506281
Alaitz Imazek aurretik jarra 4 1623680507854

Atzo goizean jokatu zen Altzon Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligaren bigarren saioa. Guztira 29 segalari izan dira nor baino nor, ligako azken saioaren ataritan txapelaren borrokan izateko ahaleginetan.

Emakumezkoetan eskualdeko bi segalari ari dira txapelaren bila. Alaitz Imaz hernialdearra izan zen garaile Ainara Otamendik estu-estu jarraitzen ziola. Hirugarren postuan Malou Henriksen izan da maila bikaina erakutsiz. Jugatx Agirre berastegiarra bosgarren izan zen eta Amets Otegi gazteluarra hamargarren.

Gizonezkoetan Julen Gabirondok nagusitasuna erakutsi du; hilaren 26an Leitzan Zalduaren aurka jokatuko duen apusturako sasoi betean dagoela erakutsiz. Hurrengoa Migel Mari Jauregi Altzo izan da, lehia estua jarriz. Hirugarren postuan sailkatu da Mikel Lizartza tolosarra. Amaiur Arrospide leaburuarra bosgarren izan zen eta Joakin Garmendia anoetarra bederatzigarren.

Gazteen mailetan Iñigo Etxabe belauntzarra, Auritz Alkorta asteasuarra, Mattin Etxarri eta Izadi Arrospide leaburuarra izan dira garaile, bakoitza bere mailan. 

Altzon ligako bigarren saioa jokatu zen eta hirugarren eta azken saioa Etxalekun jokatuko da uztailaren 3an. Bertan erabakiko da txapelak nora joango diren. Sailkapen orokorreko lehen hiru (maila batzuetan bi) segalariak:

Gizonezkoak: (azken saioan ikusiko da garailea, berdinduta baitoaz)

  • Julen Gabirondo 119 puntu
  • Migel Mari Jauregi Altzo 119 puntu
  • Jon Otegi Odriozola 115 puntu

Emakumezkoak:

  • Alaitz Imaz 120 puntu
  • Ainara Otamendi 118 puntu
  • Malou Henriksen 116 puntu

Gizon gazteak: (berdinduta)

  • Arkaitz Gabirondo 118 puntu
  • Jokin Mikeo 118 puntu
  • Iñigo Etxabe 117 puntu

Mutil gazteak: 

  • Auritz Alkorta 120 puntu
  • Oier Mitxelena 118 puntu

Haurrak (mutilak):

  • Mattin Etxarri 120 puntu
  • Xabi Beamount 118 puntu

Haurrak (neskak)

  • Izadi Arrospide 120 puntu
  • Iune Mikeo 118 puntu

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!