Anna eta Oliviak pairatutako gertaera gaitzesteko elkarretaratzeak

Ataria 2021eko ekainaren 14a

Iturria: Ibarrako Udala

Udaletxe atarian elkartu dira Ibarrako Udaleko langileak eguerdian; arratsaldean, Tolosan eta Bidania-Goiatzen egingo dituzte.

Ibarrako Udaleko langileak udaletxe atarira atera dira Olivia eta Anna txikiek pairatutako gertaera "krudela" kondenatu eta gaitzestera. Elkartasuna adierazi diote familiari eta hurbileko pertsonei, baita indarkeria matxistaren biktima guztiei ere. "Onartezina da emakumeenganako indarkeria". 

Apirilaren 27an desagertu ziren Olivia eta Anna haurrak Tenerifen. Egun hartan, haurrak amaren esku utzi behar zituen aitak, baina ez zen hitzorduan agertu. Pasa den ostegunean, Oliviaren gorpua aurkitu zuten itsas hondoan. Annaren gorpuaren bila jarraitzen dute.

Tolosan ere gaitzetsiko dute

Tolosako Udalak elkarretaratzea deitu du, gaur, 19:00etan, Plaza Zaharrean, Anna eta Olivia txikien gertaera krudela arbuiatu eta gaitzesteko, eta familiari eta hurbileko pertsonei elkartasuna adierazteko. Bidania-Goiazko Udalak bere aldetik, 20:00etan egingo du elkarretaratzea, frontoi aurrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!