Koronabirusa

14 positibo izan dira Tolosaldean ostiraletik igandera

Ataria 2021eko ekainaren 14a

Tolosan 6, Ibarran eta Amasa-Villabonan 3na eta Adunan eta Berastegin positibo bana izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 4.728 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik, 125 (%2,6) positiboak izan ziren. Tolosaldean, zazpi (Ibarran 3 eta Amasa-Villabonan eta Tolosan 2na) atzeman zituzten.

Larunbatean, 5.261 test eginda, 203 (%3,9) positiboak izan ziren. Tolosaldean, hiru (Adunan, Amasa-Villabonan eta Tolosan bana) atzeman zituzten. Ostiralean, berriz, 7.128 test egin zituzten, eta 199 (%2,8) izan ziren positiboak. Tolosaldean, lau (Tolosan 3 eta Berastegin 1) atzeman zituzten.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (185) eta Tolosa (278) kolore horian daude. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (44) kolore berdean dago, Tolosakoa (268) eta Villabonakoa (144) horian daude eta Ibarrakoa (510) gorrian. Tolosaldeko ESIa (205) horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 16 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 97 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 60 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!