T3T eta T2T mendi lasterketak 2021

Oier Ariznabarreta eta Leire Agirrezabala ibartarra, garaile

Ataria 2021eko ekainaren 13a

Oier Ariznabarreta Agirre durangarrak 2 ordu 6 minutu eta 27 segundo behar izan ditu ibilbidea amaitzeko, eta Leire Agirrezabala Ezkurdia ibartarrak 2 ordu 37 minutu eta 33 segundo. Bero handia egin duela nabarmendu dute biek.

Blai eginda iritsi dira T2T proba egin dutenek, bero handia egin baitu. Oier Ariznabarretak eta Leire Agirrezabalak horixe nabarmendu dute eta korrika egiteko eguraldirik aproposena ez duela egin esan dute. "Hezetasuna nabaritzen zen, eta oso gogorra izan da. Oso pozik nago egindako markarekin", esan du durangarrak. Ibartarrak esan du asko disfrutatu duela eta gozatua hartu duela senitarteko eta lagunak proba ikustera joan direlako.

Gizonezkoetan eskualdeko lehena Tolosako Aitor Regillaga Beloki izan da, laugarren egin du 2 ordu 24 minutu eta 36 segundoko denbora eginda.

Antolatzaileen sailkapen ofiziala lotura honetan.

Sailkapena:

Gizonezkoak:

  1. Oier Ariznabarreta Agirre (Durango) 2:06:27
  2. David Txiki Garcia Gil (Durango) 2:22:06
  3. Ibai Etxeberria Eizagirre (Azpeitia) 2:22:32

Emakumezkoak:

  1. Leire Agirrezabala Ezkurdia (Ibarra) 2:37:33
  2. Rosa Uribe Navarro (Usurbil) 2:55:52
  3. Oihana Zubillaga Blanco (Anoeta) 3:01:02

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!