T3T eta T2T mendi lasterketak 2021

Ismail Razgak eta Aitziber Ibarbiak irabazi dute T3T lasterketa

Ataria 2021eko ekainaren 13a

Sestaoko lasterkariak 4 ordu 24 minutu eta 3 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Emakumezkoetan Aitziber Ibarbia Beloki zizurkildarra izan da lehena eta 5 ordu 47 minutu eta 43 segundo behar izan ditu.

Ia lasterketa guztian zehar lider egon da Ait Chaou, baina azken kilometroetan Razga aurreratu da. Bero handia egin du gaur eta lasterkari batzuk gorriak pasa dituzte ibilbidea bukatzeko. Trianguloan giro ederrean eman diete ongietorria parte-hartzaileei eta adimen desgaitasuna duten pertsonek osatzen duten Atzegi elkarteko kideak arduratu dira lasterkariak freskatzeaz.

Antolatzaileen sailkapen ofiziala lotura honetan.

Sailkapena:

Gizonezkoak:

  1. Ismail Razga (Sestao) 4:24:03
  2. Jaime Romo Santamaria (Ponferrada) 4:24:42
  3. Hassan Ait Chauou (Amasa-Villabona) 4:25:02

Emakumezkoak:

  1. Aitziber Ibarbia Beloki (Zizurkil) 5:47:43
  2. Laiane Arrospide Garmendia (Tolosa) 6:32:43
  3. Uxua Barandiaran Zurutuza (Zegama) 6:34:56

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!