Herriarteko Txapelketa finalerdietara iritsi da

Ataria 2021eko ekainaren 11

Tolosak Astigarraga hartu zuen mendean final-laurdenetan.

Alegiak eskuz eta Tolosak gomazko paletan, bihar jokatuko dituzte joaneko partidak.

Alegiak etxean jokatuko ditu kanporaketako lehen hiru partidak. Aurkari Oiartzun izango du, eta Elorri frontoian hasiko da jaialdia 10:45ean. Beste finalerdia Azpeitiak eta Astigarragak jokatuko dute.

Tolosak kanpoan hasiko du finalerdia, Azkoitiaren aurka. Gurea frontoian jokatuko dute, 17:00etan hasita. Beste finalerdian Donostia eta Zarautz ariko dira nor baino nor.

Alegiako taldea, final-laurdenetan Atauni irabazi ostean. PATXI RENOBALES

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!