Koronabirusa

Sei positibo berri izan dira azken egunean

Ataria 2021eko ekainaren 11

Tolosan hiru, Belauntzan bi eta Alegian positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak  emandako datuen arabera, 6.769 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 224 (%3,3) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 60 atzeman zituzten, tartean, 6 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrietan, Tolosa 340ko tasarekin kolore laranjan dago, eta Amasa-Villabona 185eko tasarekin, horian. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (44) berdean, Villabonakoa (162) horian, Tolosakoa (326) laranjan eta Ibarrakoa (497) gorrian. Tolosaldeko ESIa (241) horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 116 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 71 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!