Elena Mangas eta Ekaitz Kortajarena, Gipuzkoako txapeldun

Ataria 2021eko ekainaren 11

Ekaitz Kortajarena eta Elena Mangas, Gipuzkoako txapeldun.

Aurreko larunbatean, ekainak 5, goiz eta arratsaldez, Irungo Uranzu frontoian, Gipuzkoako senior eta master txapelketa egin zen.

Danok Danena taldekoen sailkapenak ondorengoak izan ziren:

Senior neskak

  • 55 kilo kategoria: txapelduna - Amaia Blanco
  • 71 kilo kategoria: txapelduna - Elena Mangas
  • Txapelduna kategoria guztietan - Elena Mangas

Senior mutilak

  •  67 kilo kategoria: txapelduna - Ekaitz Kortajarena; 3. Andres Rubiños
  •  73 kilo kategoria: txapelduna -  Pablo Ucero
  •  81 kilo kategoria: txapelduna - David Rubio 
  •  89 kilo kategoria: txapelduna - Asier Gallego / 2. Jon Rodriguez
  •  96 kilo kategoria: txapelduna - Gorka Endjilo
  • Txapelduna kategoria guztietan - Ekaitz Kortajarena
Master mutilak
  • M35 - 67 kilo kategoria: Txapelduna - Ekaitz Kortajarena / 2. Gorka Endjilo / 3. Pablo Ucero
  •  M40 - 67 kilo kategoria: 3. Andres Rubiños

Master mailan ezarritako marka berriak

  • M35 - 67 kilo kategoria: Ekaitz Kortajarena: arrankada 94 kg, bi denboratan 120 kg eta total olinpikoa 214 kg.
  • M35 - 73 kilo kategoria: Pablo Ucero: arrankada 90 kg, bi denboratan 110 kg eta total olinpikoa 200 kg.
  • M35 - 96 kilo kategoria: Gorka Endjilo: arrankada 110 kg, bi denboratan 133 kg eta total olinpikoa 243 kg.
  • M 40 - 67 kilo kategoria: Andres Rubiños: arrankada 87 kg, bi denboratan 95 kg eta total olinpikoa 182 kg.

Aste bukaera honetan, ekainaren 12 eta 13an, Molins de Rein ( Bartzelona) Espainiako Absolutu Txapelketa izango da. Bertan lehiatzeko, taldeko hiru neska eta beste hiru mutil daude sailkatuta: Naiara Madrid, Susana Davila, Elena Mangas, Mikel Alvarez, Ekaitz Kortajarena eta David Rubio. Bertan izango dira Batis Kortajarena entrenatzailearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!