Sega ligako bigarrena, Altzon

Ataria 2021eko ekainaren 10a

Zaldibian egin zen sega ligaren lehen saioa. AIMAR MAIZ/GOIERRIKO HITZA

Almitza Sega Elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko bakarkako sega txapelketaren bigarren saioa igande honetan izango da, Altzon, 11:30ean hasita. COVID-19aren inguruko neurriak direla eta, ikuslerik ez da egongo.

Lehenengo saioa Zaldibian egin zen, aurreko larunbatean, eta emakumezkoetan Alaitz Imaz hernialdetarra eta Ainara Otamendi ibartarra izan ziren lehen biak. Zazpi segundogatik geratu zen lehen postuan Imaz. Jugatx Agirre berastegiarra bosgarren izan zen. Horiez gain, Altzon Amets Otegi gazteluarrak parte hartuko du.

Gizonezkoetan Mikel Lizartza tolosarra bosgarren izan zen, Amaiur Arrospide leaburuarra seigarren eta Jokin Garmendia anoetarra bederatzigarren. Gizon gazteetan, Arkaitz Gabirondo gazteluarra dago lehen postuan eta Iñigo Etxabe belauntzarra laugarrena da. Mutil gazteetan Auritz Alkorta asteasuarra dago lehen postuan. Neska gaztetxoetan Izadi Arrospide leaburuarra lehen postuan dago sailkatuta eta hirugarren doa Mireia Larreta leaburuarra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!