Zauden lekuan zaudela ATARIA jarraitzeko

Ataria 2021ko eka. 10a, 17:59

Zitu informatikaren eskutik Lenovo M10 HD tabletaren zozketa jarriko da martxan bihartik ekainaren 20ra bitarte.

TOLOSALDEKO ATARIA-k bere harpidedunak eta jarraitzaileak eskertu nahi ditu, proiektua babestu eta bere sentitzeagatik, eta horregatik, urtero moduan, udako zozketa berezia jarri du martxan. Harpidedunek nahiz ATARIA jarraitzen dutenek, Zitu informatikaren eskutik, Lenovo M10 HD tablet bikaina eskuratu ahalko dute. Horrela, udan ere, Tolosaldean gertatzen denaren berri eskualdeko euskarazko hedabidearen webgunean era erosoan jasotzeko modua izango da, edonon egonda ere.

10 hazbete, Android 10 sistema operatiboa eta 64 GB-eko memoria duen tableta eskuratzeko zozketan bihartik aurrera parte hartu ahalko da. ATARIA-ren erredakziora 943 65 56 95 zenbakira deituta, edota Ataria.eus webgunearen bitartez egin beharko da. Bazkide direnek bazkide zenbakia jarrita egin beharko dute, eta Atarikide ez direnek, ZITU idatzi beharko dute zenbakia eskatzen duen gunean. Parte hartzeko azken eguna hurrengo igandea, ekainaren 20a izango da, asteburuetan webgunearen bitartez soilik parte hartu ahalko da, eta pertsona bakoitzak ezingo du behin baino gehiagotan parte hartu.

ATARIA-k ekainaren 21ean egingo du zozketa parte hartu duten guztien artean, eta egun horretan bertan jarriko da harremanetan irabazlearekin. Zalantzarik izanez gero, ATARIA-rekin jar daiteke harremanetan, 943 65 56 95 telefono zenbakian, edo ataria@ataria.eus helbidean.

 

 

Teknologia aurreratuena garatzen dugu gure bezeroak lehiakorragoak izan daitezen

943 215 270  ·  zitu.net  ·  info@zitu.net

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!