Koronabirusa

Sei positibo berri izan dira azken egunean

Ataria 2021eko ekainaren 10a

Tolosan lau eta Ibarran eta Lizartzan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak  emandako datuen arabera, 7.620 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 238 (%3,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 76 atzeman zituzten, tartean, 6 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrietan, Tolosa 340ko tasarekin kolore laranjan dago eta Amasa-Villabona 219ko tasarekin horian. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (59) berdean, Villabonakoa (187) horian, Tolosakoa (331) laranjan eta Ibarrakoa (510) gorrian. Tolosaldeko ESIa (253) horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 108 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 77 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!