Koronabirusa

Zortzi positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko ekainaren 9a

Ibarran hiru, Tolosan bi eta Anoetan, Asteasun eta Iruran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.564 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 254 (%3,4) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 61 atzeman zituzten, tartean, zortzi Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosa (350) kolore laranjan dago eta Amasa-Villabonak (236) horian jarraitzen du. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (163) eta Villabonakoa (219) horian daude, Tolosakoa (336) laranjan eta Ibarrakoa (522) gorrian dago. Tolosaldeko ESI (274) horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 25 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 121 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 80 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, maiatzaren 31tik ekainaren 6ra bitarte, COVIDaren eraginez 14 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!