Koronabirusa

Bederatzi positibo azken egunean

Ataria 2021eko ekainaren 8a

Tolosan sei, Ibarran bi eta Iruran positibo bat atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.454 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 201 (%2,4) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 70 atzeman zituzten, tartean, 9 Tolosaldean. 

5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Tolosa kolore laranjara pasa da, 386ko tasarekin, eta Amasa-Villabonak horian jarraitzen du, 253ko tasarekin. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (253) eta Villabonakoa (231) horian daude, Tolosakoa (369) laranjan eta Ibarrakoa (599) gorrian. Tolosaldeko ESIa (308) laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 127 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 84 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!