Koronabirusa

23 positibo atzeman dituzte ostiraletik igandera Tolosaldean

Ataria 2021eko ekainaren 7a

Berastegin eta Tolosan 8na, Amasa-Villabonan 2 eta Alkizan, Anoetan, Elduainen, Ibarran, eta Iruran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 5.169 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 181 (%3,5) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 7 (Berastegin 5 eta Tolosan 2) atzeman zituzten.

Larunbatean, 6.220 test eginda, 205 (%3,3) positibo izan ziren. Tolosaldean, 7 (Tolosan 3, Berastegin 2 eta Anoetan, eta Amasa-Villabonan bana) atzeman zituzten. Ostiralean, berriz, 8.105 test egin ostean, 287 (%3,5) positibo izan ziren. Tolosaldean, 9 (Tolosan 3 eta Alkizan, Berastegin, Elduainen, Ibarran, Iruran eta Amasa-Villabonan bana) atzeman zituzten.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosa kolore gorrian dago, 402ko tasarekin eta Amasa-Villabona horian, 253ko tasarekin.

Osasun eremuei begiratuta, Ibarrakoa gorrian (624) dago, Tolosakoa laranjan (379) eta Alegiakoa (268) eta Villabonakoa (225) horian daude. Tolosaldeko ESIa (316) laranjan dago

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 17 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 140 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 84 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!