Koronabirusa

12 positibo berri azken orduetan

Ataria 2021eko ekainaren 4a

Berastegin eta Tolosan 3na, Ibarran 2 eta Anoetan, Elduainen, Iruran eta Amasa-Villabonan positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.864 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 325 (%4,1) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 118 atzeman zituzten, tartean, 12 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herriei dagokienez, Tolosa eremu gorritik irten da, 396ko tasarekin, eta Amasa-Villabonak horian jarraitzen du, 287ko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (268) eta Villabonakoa (288) horian daude, Tolosakoa (379) laranjan eta Ibarrakoa (599) gorrian. Tolosaldeko ESIa (329) laranjan dago.

Ospitaleen egoerari begiratuta, COVIDaren ondorioz 32  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 155 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 83 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!