Bihar jokatuko dituzte final-laurdenetako Herriarteko Txapelketaren itzulerako partidak

Ataria 2021eko ekainaren 4a

Herriarteko Pilota Txapelketan parte hartzen ari diren Alegiako pilotariak.

Gomazko paletan, etxetik kanpo jokatuko dute Anoetak eta Tolosak. Eskuz, Alegiak etxetik kanpo jokatuko du, eta Bidania-Goiatzek eta Tolosak etxean.

Eskualdeko herri guztiek larunbatean jokatuko dituzte partidak. Anoetako palistek Zarautzen jokatuko dute, 09:30ean. 2-1 doaz aurretik anoetarrak. Tolosako palistek Astigarragan jokatuko dute, 10:00etan. Aurretik doaz 2-1 tolosarrak kanporaketan.

Eskuz, Alegiak Ataunen aurka du norgehiagoka, Ataungo Auzoeta frontoian, 10:30ean hasita. 2-1 doaz aurretik alegiarrak. Bidania-Goiatzek Oiartzun hartuko du etxean, 11:00etan. 2-1 galtzen ari dira bidaniar-goiaztarrak. Tolosak Astigarragaren aurka jokatuko du, 11:00etan hasita, Amezketako Larrunarri frontoian, hori baita etxeko pilotaleku bezala erabiltzen ari direna, Beotibar itxita dagoelako. 3-0 doaz atzetik tolosarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!