Koronabirusa

13 positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko ekainaren 3a

Tolosan 7, Ibarran 4 eta Amasa-Villabonan 2 atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera,  9.070 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta, horietatik, 301 (%3,3) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 99 atzeman zituzten, tartean, 13 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiagoko Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosak gorrian jarraitzen du, 422ko tasarekin, eta Amasa-Villabonak horian, 270ko tasarekin. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (268) eta Villabonakoa (294) horian daude, eta Ibarrakoa (573) eta Tolosakoa (403) gorrian. Tolosaldeko ESIa (334) laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 39 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 161 pertsona daude ospitaleetan,  eta COVIDa duten 91 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!