Altuna III VS Rezusta _ Buruz Buruko Finala 2021

Astebete atzeratu dute buruz buruko finala

Ataria 2021eko ekainaren 2a

Baiko enpresak eskatu du atzeratzea, Iñaki Artolaren arazo fisiko bat argudiatuta; Altunaren aurka jokatzekoa den partida ekainaren 20an izango da.

Astebete atzeratu dute buruz buruko finala Iñaki Artolaren lesio bat dela eta. Aurrelaria osatuko ez balitz hirugarren eta laugarren posturako partidako irabazleak ordezkatuko luke, hau da Rezustak edo Zabaletak. Igandean izango da partida hori.

Iñaki Artolak zuntz-haustura duela eskapula azpian esan du Berria egunkariak eta horregatik erabaki dute finala astebetez atzeratzea. Baiko enpresak eskatu du finala atzeratzea eta Eskuz Pilotako Enpresen Ligak onartu du. Beñat Rezustaren aurkako partidan hartu zuen min. Jokatzen jarraitu zuen eta partida amaieran mina areagotu zitzaion. Ordutik probak egiten aritu da.

Berriak osatu duen albistea hemen irakurgai. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!