Koronabirusa

13 positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko ekainaren 2a

Tolosan 5, Ibarran eta Amasa-Villabonan 3na eta Alegian eta Iruran positibo bana atzeman dituzte.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.396 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 338 (%4,0) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 110 positibo atzeman zituzten, tartean, 13 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten herrien kasuan, Tolosak gorrian jarraitzen du, 412ko tasarekin eta Amasa-Villabona horian dago, 253ko tasarekin. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (268) eta Villabonakoa (294) horian daude, Tolosakoa (389) laranjan eta Ibarrakoa (548) gorrian. Tolosaldeko ESIa (323) laranjan dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 164 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 89 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, maiatzaren 24tik 30ra bitarte, COVIDaren ondorioz, 21 pertsona hil direla adierazi du Osasun sailak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!