Koronabirusa

16 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2021eko ekainaren 1a

Tolosan 10, Ibarran 5 eta Iruran positibo bat atzeman zituzten atzo.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 8.680 test egin zituzten atzo, eta horietatik, 344 (%4,0) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 136 atzeman zituzten, tartean, 16 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak kolore horian jarraitzen du, 219ko tasarekin, eta Tolosak gorrian, 438ko tasarekin. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (253) eta Villabonakoa (281) horian daude eta Ibarrakoa (510) eta Tolosakoa (408) gorrian. Tolosaldeko ESIa (317) laranjan dago.

Ospitaleen egoerari begiratuta, COVIDaren ondorioz 39  pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera, 162 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 94 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!